Koronabirusa

Ezohiko larunbata Tolosan

Ataria 2020ko martxoaren 21a

Ezarritako alarma egoeragatik, ia ez da jenderik ibili kalean. Tolosako Azoka bertan behera geratu da gaur eta saltoki handien eta okindegien atarietan bildu da jende gehien.

Tolosako kaleak eskualdeko herritarrez bete ohi dira larunbatetan. Gaur oso bestelako irudia ikusi ahal izan da. Baimendutako irteerak egitera atera da jendea eta sartu-irtenak kontrolatu dituzte udaltzainek.

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 2.338 isun jarri dituzte alarma egoera dela eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Gainera, 3.954 ibilgailu geldiari ditu ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egin dituen jarduketetan. Bi polizien artean, 65 pertsona atxilotu dituzte Euskal Autonomi Erkidegoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!