Gazteei zuzendutako 'Haien Zapatetan' antzezlana, bihar

Ataria 2020ko martxoaren 12a

Haien Zapatetan antzezlana aurkeztuko dute, bihar, Tolosako gazte topagunean, 17:00etan. Sarrera doan izango da, eta emanaldia 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

UNRWA Euskadi, Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia eta Hortzmuga antzerki taldearen eskutik iritsiko da Tolosara. Haien Zapatetan ikuskizunak antzerkia eta bizipen jolasa izango ditu ardatz. Publikoak bere azalean biziko du Palestinako emakume errefuxiatuek bere egunerokotasunean pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna.

Zehazki, emakume ororen duintasunak jasaten duen oinazea eta euren eskubideen urraketa azaleratzen dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!