Tolosako Braderie azokan erosleak pagotxa bila

Ataria 2020ko martxoaren 7a

67 saltoki eskaintza berezia egiten ari dira Tolosan. Stock-ean dituzten produktuak kalera atera dituzte eta horrela edukiko dituzte egun osoan zehar. Goizean goiztik erosle ugari dabil han eta hemen, hau da hau pagotxa esan nahian. 

EGITARAUA

10:00-20:00. Saltokiak kalean.

10:00-14:30 eta 16:00-20:00. Haur txokoa. Parkea, aurpegiak margotzeko tailerra, eskulanak eta puzgarriak, Trianguloan.

17:00-18:30. Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa. Tolosako kaleetatik zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!