Denboraldiaren une erabakigarrian sartu dira

Imanol Garcia Landa 2020ko mar. 5a, 19:59

Tolosa CF-ko 1. Maila Nazionaleko taldea jaitsiera postuetan dago, eta zazpi jardunaldi falta dira liga amaitzeko.

Liga txapelketaren zati erabakigarrian sartu da Tolosa CF-ko 1. Maila Nazionaleko futbol taldea. Une honetan hamabigarren postuan dago, hau da, azken hirugarren, 15 punturekin. Jaitsiera postuetan dago taldea, azken hirurak jaisten baitira, eta zazpi jardunaldi falta dira liga amaitzeko. Asteburuan Mulier taldearen aurka partida garrantzitsua izan zuten, banako berdinketarekin amaitu zena. «Gure aurretik bi puntura geneukan, eta irabaziz gero aurretik jartzen ginen eta jaitsiera postuetatik kanpo», esan du Imanol Cabero entrenatzaileak.

Asteburu honetan atseden hartzen du ligak, eta hurrengo asteburuan dute jardunaldia. Atletico Revellinen aurka dute. «Oso garrantzitsua izango da, guretik lau puntura baitago, eta etxean jokatzen dugu. Zaleen laguntza ere garrantzitsua izango da», esan du Caberok. «Gainera Mulier eta Logroño taldeek jokatzen dute jardunaldi horretan, hau da, gure gainetik eta gure atzetik dauden taldeak. Beraz, jaitsiera postuen inguruan gabiltzan lau taldeen arteko norgehiagoka zuzenak izango dira».

Falta diren zazpi partidetan, azkenaldian duten dinamikarekin jarraitu nahi dute: «Azken lau partidetan sentsazio hobeak ditugu. Orain puntu gehiago lortzea falta da. Ikusten dugu partida bat irabaziz gero jaitsiera postuetatik atera gaitezkeela, eta horri eutsi nahi diogu. Mailari eustea zen gure helburua denboraldi hasieran, eta hori lortuz gero saria izango zen guretzat».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!