Utzi unetxo bat pentsatzeko…
Ea zer bururatzen zaizun!
Zer iruditzen Londres eta inguruko hiriren bat?
Londresetik nora joan gintezke ba?
Aukera ezberdinak daude, trenean mugitzea oso erosoa da eta ondo komunikatuta dauden herri asko daude inguruan. Ingalaterra hegoaldeko kostaldean Brighton herria dago; udaberritik udazkenera bitarte Ingalaterra barrualdeko jendez betetzen da, denak deskonexio eta itsasoaren bila joaten dira. Giro handiko herria da.
Bai, egia da, zer edo zer entzun izan dut...
Seguru ikusi izan duzula Brighton-eko egurrezko kaia eta bere noria. Londresen lau gau pasa eta gero beste hiru Brighton-en eman ditzakegu, seguru gustatzen zaizula. Gainera, eguraldi onarekin hondartzara ere joan gintezke.
Gustuko dut bai. Eta beste aukeraren bat ere bururatzen al zaizu?
Bai, umeekin joaten bazara Legoland parkera joan gaitezke, oso ondo dago eta etxeko txikiei izugarri gustatuko zaie, benetan merezi duela hara joateak.
Nola iritsi gaitezke Legoland-era?
Guk Windsor-era joatea gomendatzen dugu, oso hiri polita da eta bertako gazteluak fama eman dio: WIndsor-eko gaztelua. Bertatik 10 minutura Legoland parkea dago, egun bat edo bi pasatzeko aproposa da. Windsor ere Londresetik gertu dago, trenean ordu eta laurden batean bertan egon gintezke.
Primeran, eta Londresen zer egin dezakegu?
Londresen ibiltzea eta bere auzoetatik galtzea da onena. Candem-eko ingurua izugarri polita da, bere merkatuarekin. Bertan dagoen bizitza eta jendea ezagutzea esperientzia izugarria da. Bertatik Sohora eta Covent Garden-eko auzoetara joan gintezke. Nothing Hill-eko auzoa ezin dugu ahaztu, ezta Hyde Park-eko parkea ere. Hyde Park-en bertan zerbait jan dezakegu, lasai egoteko oso toki aproposa da.
Ezin dira monumentu esanguratsuenak ahaztu; esaterako, Big Ben, Westminster Abbey, London Eye...
Ikaragarrizko aukera desberdinak eskaintzen ditu Londresek eta bere inguruak. Animatu!