Bada, Flandriako gazteak hemen dira berriro, eta atzo egin zien harrera Tolosako zinegotzi Patxi Amantegik. Astebetez izango dira Tolosan, Glocal challenges izeneko proiektuaren barruan, eragin lokala duten erronka globalak lantzen, besteak beste, aldaketa klimatikoa, ekonomia zirkularra, elektromugikortasuna edota kontsumo jasangarria.