Komunikabide batek argitaratu duenez, EAEko fiskal nagusiak, Carmen Adanek, 2019an Asuncion klinikako medikuen inguruko salaketak jaso zituen, eta hori dela eta gaia Gipuzkoako Fiskaltzara bideratu du. Fiskaltza intrusismo ustezko delitu bat ari da ikertzen, Asuncion klinikan Espainian homologatuta ez dauden tituluak dituzten medikuak ari direlako lanean. Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak ere salatu izan du egoera hori.
Fiskaltzak pasa den abenduan ireki zuen auzibidea, eta jada lekuko batzuk pasa dira Donostiako Epaitegitik.
Komunikabideak argitaratu du, Osakidetzak ez duela gairi buruz hitz egin nahi izan, eta ez duela ikerketaren berri.