Peña II.ak Lasoren lekua hartuko du azken jardunaldian

Ataria 2020ko otsailaren 18a

Baiko Pilota enpresak jakinarazi duenez, Laso eskuin eskuko minez dago eta tolosarra izango da bere ordezkoa azken jardunaldi erabakigarrian. 

Peña II.ak eta Albisuk Elezkano II-Rezustaren aurka jokatuko dute larunbatean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Partida erabakigarria izango da, hurrengo kanporaketarako sailkapeneko postuen saltsa bi bikote horien artean baitago, Olaizola II-Urrutikoetxearekin batera. 

Peña II.a promozio mailako txapelketa jokatzen ari da Arangurenekin batera. Azken jardunaldiaren faltan sailkapen buru daude, txapelketa bikaina eginaz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!