Zine bonu berria salgai gaurtik aurrera

Ataria 2020ko otsailaren 13a

Martxoaren 23a bitartean 17 film eskainiko dira; horrez gain, Bang Bang egitasmoa eta Mendi Tour izango dira.

Gaur jarriko dituzte salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan. 17:00etatik 19:00etara izango da erosteko aukera. Zine ziklo hau gaur bertan hasiko da, eta martxoaren 23an amaituko da. Guztira 17 film ikusi ahalko dira, horietatik bost haurrentzat izango dira.

Helduentzako sailean honakoak izango dira filmak: Adú; Dios mío, ¿pero qué te hemos hecho ahora?; Jojo Rabbit; Mujercitas; El faro; Hasta que la boda nos separe; Te quiero, imbécileta El silencio del pantano. Zine forumaren barruan, berriz: Longa Noite, Sobre lo infinito, Una gran mujereta Derechos de hombre. Aldiz, haurrentzako filmak hauek dira: Lur eta Amets, Operación Panda, Las aventuras del doctor Dolitte, Sonic, la películaeta Volando juntos.

BANG BANG ETA MENDI TOUR

Martxoaren 7an egingo da Bang Bang egitasmoaren bigarren emanaldia, eta Regreso al futuro eta Gremlins filmak ikusi ahalko dira. Kasu honetan, zine saio berezia denez, sarrera bost euro ordaindu beharko da. Horrez gain, martxoaren 9tik 11ra Mendi Tour Tolosa egitasmoko emanaldiak egingo dira Leidorren; beraz, asteburu horretan ez da zine emanaldirik egongo.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!