Jon Andoni Irazusta pasealekua errail bat itxita egongo da, igande goizean

Tolosaldeko Ataria 2020ko otsailaren 13a

Zenbait zuhaitz moztu behar dituztela-eta, bialeko errail bat itxiko dute.

08:00etatik 14:00etara bitarte itxiko dute bidea, Jon Andoni Irazusta bialaren goialdean dauden zuhaitz batzuk moztu ahal izateko.

Horrek zenbait aldaketa sortuko ditu trafikoan, besteak beste: Larramenditik Santa Klarara ezingo da bialetik joan, et Rondilla kaletik desbideratuko dute trafikoa, ondorioz. Kontrako bidea, berriz, Santa Klaratik Larramendi auzora doana, pasealekutik bertatik egingo dute ibilgailuek.

Donostia aldetik Ibarrarantz joan nahi dutenek, berriz, Asuncion klinikara igotzeko Larramendin dagoen bidea hartu beharko dute, handik Santa Klarara jaisteko.

Jon Andoni Irazusta pasealekuaren mozketak ez du eragingo autobus zerbitzuen ordutegi nahiz geltokietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!