Zahartzaroan ariketa fisikoa lantzeko ikastaroa

Tolosaldeko Ataria 2020ko otsailaren 13a

Inmakulada lanbide ikastolak eta Burubihotzez elkarteak elkarlanean antolatu dute lau eguneko ikastaroa; otsailarne 18an egingo dute lehen saioa.

Asier Arrizabalaga fisioterapeutaren eskutik, ikastaroa eskainiko dute, Inmakulada ikastetxean. Arrizabalaga aditua da zahartze aktibo eta osasuntsuan, eta helburu horretara iristeko bideak, ariketa fisikoaren bitartez landuko ditu. Zehazki, horrek zahartzen ari diren pertsonen bizi kalitatea zein onura dituen ezagutuko dute parte hartzaileek, eta gomendioak ere jasoko dituzte, egoneko bizitza hobekiago eramateko.

Ikastaroak lau saio izango ditu, datorren otsailaren 18an hasita; hurrengoak otsailaren 27an, eta martxoaren 5ean eta 12an izango dira. Saio guztiak Inmakulada lanbide ikastolan izango dira, 17:00etatik 20:00etara, eta izena ematea beharrezkoa izango da, 943 67 36 29 telefonoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!