Etxebizitzetan lapurretak egiteagatik lau pertsona atxilotu dituzte Tolosan

Ataria 2020ko otsailaren 13a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Euskal Herritik kanpo ere lapurretak egiten zituen taldea da atxilotu dutena. Tolosan 70 etxebizitza omen zituzten markatuta.

"Silikonazko hariz markatzen zituzten etxebizitzak, ondoren, lapurreta non egin zitekeen erabakitzeko. Tolosan 70 etxebizitza zituzten markatuta. Horietako bitan lapurreta egin ondoren izan ziren atxilotuak otsailaren 9an", Barne Sailetik azaldu dutenez.

Herrialde Katalanetan eta estatuko beste hainbat puntutan ere lapurretak eginak omen dituzte, "modus operandi" bera erabiltzen zutela jakinarazi dute Ertzantzatik. Mossos d'Esquadra kontrolaturik omen zituen. Leku batetik bestera alokatutako kotxez mugitzen zirela ere azaldu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!