2020/02/25 06:00 - 23:59

Asteartita

Asteartita
Tolosa

6:00. Udal Txistulari Bandak Alborada joko du Udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.

8:00. Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena Zezen Plazan. Ondoren kalejira.

11:00. Plaza Berrian sokamuturra Kabila txarangak alaituta.

11:00. Karroza eta konpartsen irteera.

12:00. Plaza Berrian txarangen bilkura; San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen  eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino

15:45. Udal Txistulari bandak, ohiturazko ibilbidea eginez, “Idiarena” pieza joko du.

16:00. Txapel Haundi, Sukalde, eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.

16:30. Zezenak Zezen Plazan; txarangak eta Udal txistulari banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.

19:00. Dantzaldia Berdura plazan Txapel Haundi, Sukalde eta San Esteban txarangekin.

23:30. “Incansables Zaharrak” txarangaren irteera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!