Erein eta zaintzearen magiak erakarrita

Itzea Urkizu Arsuaga 2020ko otsailaren 8a

Landare, zuhaitz eta loreen zaleek gozamenaren plaza izan dute, goizean, Tolosako Trianguloa; zuhaitz azoka ospatzen ari dira. 

Urteroko garaian heldu da zuhaitz azoka: gabonen ondoren, eta inauterien atarian. Urteko lehen azoka berezia izan da gaurkoa, eta zuhaitz eta landare zaleek ederki aprobetxatu dute hitzordua, mintegietako adituei aholkuak eskatzeko. 

Euskal Herri osoko 11 mintegik parte hartu dute hitzorduan, eta zuhaitzak, zuhaixkak, landareak eta loreak izan dira nagusi. Hazi mordoa eskuratzeko aukera ere izan da, eta lore sortekin ere etxeratu da, bat baino gehiago. 

Eguraldiak zintzo eutsi dio eguerdia pasa bitarte. Hala ere, ereitearen eta zaintzearen magiak harrapatutakoak, ohituta daude zerura begira bizitzen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!