BABESTUTAKO EDUKIA

Chalten, negurako aproposa

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2020ko ots. 9a, 05:58

Orain, neguan aukera ona izan daitezke Chaltenera joatea.

Non dago Chalten ba?

El Chalten, Los Glaciares parke nazionalean kokatuta dagoen udalerri txiki bat da. Argentinako Santa Cruz probintzian dago. Bertatik posible da Cerro Torre eta Fitz Roy mendien gailurrak inguratzen dituzten arrastoak ikustea, ipar-mendebalderantz sartuta. Fitz Roy parean, bide batek Los Tres aintziraren begiratokira darama. Ikusgarria bertatik ikus daitekeena.

Herriaren ipar-mendebaldean Capri izeneko itsasertzak mendi bistak eskaintzen ditu.

Argentinan distantziak oso handiak dira eta Chaltenera joateko aireporturik gertuena Calafatekoa da. Calafatetik autobusez lau ordu inguru behar dira Chaltenera iristeko.

Eta zer egin daiteke paraje horretan?

El Chalten herria 1.985an sortua da. Mundu mailan ere ezaguna da trekking hiriburu nazionala izateagatik. Hiri hau Patagoniako paisaia magikoetarako atea da. Urtero paraje hauek milaka eskalatzaile eta turistek bisitatzen dituzte.

Orduan, hara joaterakoan, zer eraman beharko genuke? Pentsatu beharko genuke mendi paraje horietan gauza handirik ez dela egongo?

Badago bai, dendek mendiko tresnekin eta arropekin beterik daude. Supermerkatuak ere ez dira falta, motxila bete eta ibilbideak egiteko prest izateko.


Eta janaria eta artisautzari buruz, zer aipatu genezake?

Haragia oso ondo sukaldatzen dute, arkumea plantxan egiten espezializatuta daude. Eta milanesa erraldoi bat jatea gomendatzen dizut, ikaragarri ona egiten dute eta.

Beste berezitasun bat artisautza da. Larruaz, egurrez, ardi edo lama artilez edo guanakoz eginiko artisau produktuak benetan erakargarriak dira. Poltsak, eskulturak eta pontxoak dira adibide batzuk, eta gehienak San Martin etorbide inguruan kontzentratzen dira.

Animatu, zoratu egingo zara eta!

MYRIAM GURRUTXAGA ETA ENARA ETXEBERRIA

MIRA BIDAIAK

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!