Gora egin du Tolosako biztanleriak

Tolosaldeko Ataria 2020ko otsailaren 5a

19.667 herritarreko datu ofiziala onartu du udalbatzak, urtarrileko osoko bilkuran

Tolosako biztanleriaren azken zifra ofiziala onartu du, udalbatzak, urtarrileko ohiko osoko bilkuran. Horretarako, 2019ko urtarrilaren 1eko zenbakia hartu dute erreferentziatzat eta, ondorioztatu, gora egin duela Tolosako biztanleriak: 19.667 herritarrekoa da, orain, zifra ofiziala .

Legearen zehaztasunak tarteko, Tolosan zenbait aldaketa sortuko lituzke, 20.000 biztanleren langa gainditzeak. Besteak beste, udalbatzan zinegotzi gehiagok egon beharko lukete eta, horrez gain, legez eman beharreko zerbitzuak ere beste batzuk lirateke.

MOZIOARI EZEZKOA

Lan pentsio eta bizitza duinen aldeko mozioa aurkeztu zuen EH Bilduk, greba orokorraren harira, baina EAJk eta PSE-EEk kontrako botoa eman zioten, «greba politikoa» izan zela iritzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!