San Blas erroskillak eta lokarriak, pintxoak, toka eta iluntzean trikitilariak

Ataria 2020ko otsailaren 3a

Tolosako San Blas auzoan egun handia ospatzen ari dira gaur. Goizean meza eta toka txapelketa izan dituzte. 18:30ean Elustondo anai-arrebak igoko dira oholtzara. 

San Blas egunean izen bereko erroskillak saltzen dituzte Tolosako auzoan. Bertakoez gain, inguruko herrietako jende ugari elkartu da gaurkoan ere festarekin bat eginaz. Eztarriko minaren aurkako lokarria erostera joan denik ere izan da. Lepoan bederatzi egunez eman behar omen da lokarria, ondoren su eman eta erretzeko. Hori eginez gero, akabo eztarriko mina. Hurrengo urtera arte behintzat. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!