Minbiziaz hausnartzeko mintzodromoa izango da, bihar, Berdura plazan

Tolosaldeko Ataria 2020ko otsailaren 3a

Minbiziaren Aurkako Eguna da bihar, eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak mintzodromoa antolatu du, prozesu onkologikoez aritzeko.

Minbiziak gizartean sortzen dituen erronkez arituko dira parte hartzaileak, bosteko taldetan banatuta, eta dinamika zehatz batekin. Gidoi bat izango dute erreferentzia, eta paziente edo senide bat, boluntario bat, profesional bat, elkarteko ordezkari bat eta herritar bat elkartuko dira, talde bakoitzean.

Aurretik izena eman bejarko da, AECCren Tolosako egoitzan, www.aecc.es/mintzodromo atarian edo 943 65 21 43 telefono zenbakian.

Antolatzaileek nabarmendu dute, AECCren eskualdeko egoitzak 10 urte beteko dituela aurten, eta gaur egun 682 bazkide dituela elkarteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!