Gudari kalea itxita egongo da bihar arte

Tolosaldeko Ataria 2020ko otsailaren 3a

Zezen plazan dagoen garabi-dorrea desmuntatzeko lanak direla-eta, bi egunez trafikoari itxiko diote kalea.

Gaur eta bihar itxita izango da Gudari kalea, eta trafikoan zenbait aldaketa eragingo ditu horrek, Tolosako Udalak jakinarazi duenez.

Gudari kalera sartzeko, Nafarroa etorbidea eta Samaniego kaleak baliatu beharko dira eta, horretarako, Samaniego kaleak kontrako noranzkoa hartuko du, bi egunez.

Era berean, Zumalakarregi pasealekuko ibai bazterreko zatia ere itxita izango da; bertakoek eta garajeetara doazenek baino ez dute izango sarbidea, bi noranzkotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!