5.560 euro bildu ditu Casinoko txotx solidarioak

Tolosaldeko Ataria 2020ko otsailaren 3a

Kellesensa elkarteari laguntzeko bideratu dituzte aurtengo irabaziak; Casinok eskerrak eman dizkie laguntzaile guztiei.

Tolosako Casino elkarteak laugarrenez antolatu zuen, ostiralean, elkartasun txotxa. Kasu honetan, Kellesensa Gobernuz Kanpoko Erakundeari laguntzera bideratu dituzte irabaziak, eta Casinok eskerrak eman nahi izan dizkie egitasmoan parte hartu zuten guztiei; bereziki, Irene Caminosi eta Nerea Eizagirreri.

5.560 euro bildu dituzte guztira, Senegalen aritzen den GKEaren proiektuak sustatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!