Zumarragatik Gabiriara txangoa egingo du Alpinok, igandean

Tolosaldeko Ataria 2020ko otsailaren 3a

Lau ordu inguruko ibilaldia izango da, eta eguerdirako bueltan izango dira Tolosan.

Alpino Uzturre mendi taldeak goizeko txangoa antolatu du, datorren otsailaren 9rako. 08:15ean irtengo dira San Frantziskotik, eta eguerdirako itzuliko dira Tolosara.

12,9 kilometroko ibilbidea egingo dute, lau ordu inguruan, eta Zumarragatik Aztiriarainoko txangoa egingo dute, marka gorri eta zuriz adierazitako GR-120ari jarraituz.

Irteeran parte hartzeko izena eman beharko da, www.alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus helbidean edo 943 65 27 89 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!