Argazki galeria

Jendetza bildu da San Blas auzoan

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko otsailaren 2a

san blas auzoko jaiak bertso 1 1580648373012
san blas auzoko jaiak bertso 2 1580648374813
san blas auzoko jaiak bertso 3 1580648375729
san blas auzoko jaiak bertso 4 1580648376602
san blas auzoko jaiak bertso 5 1580648377490
san blas auzoko jaiak bertso 6 1580648378320
san blas auzoko jaiak bertso 7 1580648379181
san blas auzoko jaiak bertso 8 1580648379930
san blas auzoko jaiak bertso 9 1580648380701
san blas auzoko jaiak bertso 10 1580648381618
san blas auzoko jaiak bertso 11 1580648382751
san blas auzoko jaiak bertso 12 1580648383621
san blas auzoko jaiak bertso 13 1580648384414
san blas auzoko jaiak bertso 14 1580648385189
san blas auzoko jaiak bertso 15 1580648385947
san blas auzoko jaiak bertso 16 1580648386676

Atzo hasi ziren Tolosako San Blas auzoko jaiak, eta bihar, egun handia ospatzearekin batera, amaituko dira. Gaur, herri kirol saioa izan da, eta goiz guztian zehar, ez da bertsorik, ezta musikarik ere falta izan.

Eguraldi onak lagunduta, herritar asko bertaratu da San Blas auzora. Mendian buelta bat eman ondoren, edota herritik zuzenean igota joan dira gehienak. Goiztiarrenek, musika doinuak izan dituzte bertan, Udal Txistulari Bandaren eta Nekaezinak txarangaren eskutik. Ondoren, hildako auzotarren eta bazkideen aldeko meza ospatu dute.

Mezaren ondoren, herri kirol saioaren txanda izan da; Arria V. a eta Irazu aritu dira aizkoran. Hauen atzetik, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo igo dira oholtzara, gaurko egunaz, aktualitateaz edota klima aldaketaz aritu dira kantuan, puntuka. Bazkal aurretik, Elustondo anai-arrebek girotu dute auzoa. Arratsaldean ere, bertsolariek eta trikitilariek bigarren saioa egingo dute, 18:30eatik aurrera.

Bihar, egun handia ospatuko dute. Goizean, meza nagusia izango da, bertako produktuen bedeinkapena eginez. Segidan, toka lehiaketa jokatuko dute. Arratsaldean, berriz, Elustondo anai-arrebena izango da festei amaiera emateko ardura.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!