15-22 urte bitarteko ikasleak etorri dira eskualdera. Gaur, Tolosako udaletxeko oso bilkura aretoan egon dira eta udal ordezkariek harrera egin diete: "Kultur ondarea ezagutu, balioan jarri eta zabaltzea eta elkar ezagutza sustatzea eta esperientziak partekatzea dute helburu", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek.