Tolosa CF atletek emaitza bikainak pilatzen jarraitzen dute

Ataria 2020ko urtarrilaren 31

Hodei Caballaro Euskadiko txapeldun; Ane Martinek Gipuzkoako marka eta Eibarko kroseko emaitzak. 

Pasa den igandean, Iruñan, Euskadi eta Nafarroako martxa txapelketak jokatu ziren. Bertan, Tolosa CFeko aurtengo fitxaketak, Hodei Caballero ordiziarrak, Euskadiko txapela lortu zuen 10 kilometro martxan. Lasterketa bikaina egin zuen U18 kategorian. Bere marka pertsonala minutu batean hobetu zuen Caballerok. Denbora horrekin, otsailean Torreviejan (Alicante) jokatuko den Espainiako martxa txapelketan izango da.

Ana Martinek, bestalde, Gipuzkoako marka hobetu zuen 3.000 metrotan U16 kategorian, Euskadiko kluben arteko kopan. 10.32.28an jarri zuen Martinek errekorra. Aurrekoa Maitane Jauregi Irizarrek zuen, Tolosa CFekoa bera ere, 2.000 urtean lortua.

 

Eibarko Bolunburu Krosa

Pasa den igande goizean, Arrateko gaineko zelaietan Bolunburu krosa lehiatu zen. Tolosa CF-koen emaitzak ondorengoak izan ziren:

Alebin mutilak:

1- Eñaut Arostegi
4.- Ekhi Civico
28.- Eñaut Olarra

Alebin neskak:

5.- Nagore Gabarain
9.- Maier Etxabe
18.- Eider Beraza
21.- Naroa Esnaola

Infantil mutilak:

10.- Beñat Fernandez
22.- Lier Erro

U18 Mutilak:

12.- Unax Odriozola
18.- Alain Odriozola

U20 Neskak:

1.- Paula Del Pozo

- Absolutu mutilak:

4.- Aitor Regillaga

Master mutilak:

1.- Unai Señoran
2.- Andoni Saldias
4.- Iker Manso
6.- Iñaki Insausti
8.-Javi Rodríguez
9-Enrique Piedra
12.- Aitor Odriozola

Tolosa CF Atletismo taldetik guztien lana goraipatu eta guztiak zoriondu dituzte, lortutako emaitza bikainengatik.

GIPUZKOAKO KROS TXAPELKETAKO LABORAL TROFEOA

Aurten, Gipuzkoako kros txapelketa Laboral kutxa trofeoa izeneko kros ezberdinen ligaxka baten arabera egin da. Horrela, Bolunburu krosa , ligaxkako azken krosa izanik, puntu guztiak banatu eta azken sailkapenak atera da. Hauek izan dira Tolosa CF-eko atleten postuak:

U16 NESKAK:

1.- ANE MARTIN

U16 MUTILAK:

1.- MANEX CIVICO

ABSOLUTO MUTILAK:

3.- AITOR REGILLAGA

MASTER MUTILAK:

1.- UNAI SEÑORAN
2.- JAVI RODRIGUEZ

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!