Laskorain ikastolak hitzaldia antolatu du, gaur, Esther Reoyorekin, Sakramentinoen eraikinean. 18:00etan hasiko da saioa, eta aztergai izango dute haurrek nola eskuratzen dituzten, jolasaren bitartez, beren garapenerako lagungarri dituzten hainbat estrategia eta gaitasun.