Mugikortasun plana osatzeko azken bilera, gaur, pleno aretoan

Tolosaldeko Ataria 2020ko urtarrilaren 29a

18:30ean jarri dute hitzordua, eta prozesuko azken bilkura izango da, plaza gauzatzen hasi aurretik.

Tolosako Udalak 2018an ekin zion mugikortasun plan berria osatzeari, Tolosa Badabil parte hartze prozesuarekin. Gaur izango da plana martxan jarri aurreko azken bilera, pleno aretoan, 18:30etik aurrera. .
Genero ikuspegia ardatz hartuta eta, oinezkoei protagonismoa emanez, azken zirriborroa aurkeztuko diete herritarrei, plana gauzatu aurretik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!