Eztarriko gaitzak uxatzeko jaia ospatuko dute asteburuan

Ataria 2020ko urtarrilaren 29a

Larunbatean txupinazoa bota eta asteleheneko San Blas egunera bitarteko egitaraua prestatu du Emendek Arraun Kirol Elkarteak.

Tolosako San Blas auzoko egunak izango dira asteburuan. Otsailaren 3an, astelehenean, izango da San Blas eguna, baina asteburua baliatuko dute ekitaldiekin hasteko. Larunbatean botako dute txupinazoa, 09:00etan, eta 12:00etan ume jolasak egongo dira. Disko festa, aldiz, 18:00etatik 21:30era izango da. 

Igandean izango dituzte ekitaldi gehienak. 09:00etan aterako dira txistulariak eta Konponezinak Txaranga eta meza 11:00etan izango da. 12:15ean Irazu eta Arria V.a aizkolariak ariko dira eta 12:45ean Elustondo anai-arreba trikitilariak. Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluze bertsolariak aldiz, 13:00etan egingo dute lehen saioa eta 18:30ean bigarrena. Eguna trikiti doinuekin amaituko dute, 18:30etik 21:00etara ariko dira. San Blas egunean bertan 11:00etan egingo dute meza nagusia, bertako produktuak bedeinkatuz. 12:00etan izango dute Toka Lehiaketa eta 18:00etatik 21:30era Elustondo anai-arreba trikitilariak izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!