Soroa Oroimenezkoaren lau partida, bihar

Ataria 2020ko urtarrilaren 24a

Migel Soroa Oroimenezkoaren hamaikagarren jardunaldia jokatu da asteburuan; bihar arratsaldean izango da hurrengo jardunaldia.

Pasa den asteburuan, promesetan, Larrazabal eta Morgaetxeberria 22-7 gailendu zitzaizkien Yaniz eta Santamariari. Bigarren partidan, elite mailan, Azketa-A. Elizegi bikoteak 22-16 irabazi zuten Zubiria-Sarasaren aurka.

Hurrengo jardunaldia, hamabigarrena, bihar arratsaldean jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan, 16:15ean hasita. Jubeniletan, Altuna eta Lazkoz, Amiano eta Lozaren aurka arituko dira. Promesetan, Senar eta Garmendia, Gutierrez eta Ibarlozaren aurka. Elite mailan bi partida izango dira: Zubizarreta-Uriondo, Lerena-Sanchezen aurka, eta I. Egiguren eta Murgiondok, Exposito eta Mateo izango dituzte aurkari.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!