Artisau pastaren inguruko tailerra, 3 tabernan

Tolosaldeko Ataria 2020ko urtarrilaren 24a

Pietro Silenzi Martinik pasta freskoa prestatzeko ikastaroa eskainiko du; izena eman beharko da ikastaroan.

18:00etatik 20:00etara bitarte, pasta freskoa egiten eta moldatzen ikasteko aukera izango da, asteazkenean, Tolosako 3 tabernan. Pietro  Silenzi Martini izango da irakaslea eta, pasta egitearekin batera, pasta mozteko eta kontserbatzeko moduak, eta saltsak prestatzeko errezetak ere irakatsiko dizkie parte hartzaileei.

Izena eman beharko da ikastaroan parte hartzeko, 688 77 37 33 telefonora deituta. Ikastaroa gazteleraz izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!