Areto bat, Baltistan fundazioaren alde

Tolosaldeko Ataria 2020ko urtarrilaren 24a

Tolosako Leidor aretoak elkartasun ikuskizuna hartu zuen, joan den asteaztenean, Baltistan fundazioaren alde.

Aralarko Adiskideak elkartea, Laskorain ikastola, Zumardia elkartea eta Bidaiarien Txokoa elkarlanean aritu ziren, zortzi mila metroko gailurren pean dagoen inguruko herritarrei laguntzeko.

Karakoram mendi inguruetako bizimoduaren zer nolakoak erakutsi zizkieten bertaratuei, eta Alberto Iñurrategi mendizalea ere bertan izan zen. Tenpora taldeak ere parte hartu zuen saioan, eta Olentzeroren basko kideek ere parte hartu zuten, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!