Australiako Irekiaren ateetan geratu da Lara Arruabarrena

Ataria 2020ko urtarrilaren 20a

Gaur hasi da Australiako Tenis Irekia. Arruabarrenak bertan egoteko aukerak zituen, aurre kanporaketetan parte hartu duelako. Hiru egunetan hiru partida jokatu ditu. 

Ostegunean, ostiralean eta larunbatean jokatu zuen Lara Arruabarrenak. Australiako Irekian egoteko, aurre kanporaketa gainditu behar zuen. Ondo hasi zen, ostegunean eta ostiralean irabaziz. Larunbatean, ordea, Nao Hibino japoniarraren aurka galdu egin zuen: 6-1 eta 6-2. Aurre kanporaketan 240 tenis jokalari zeuden, eta horietatik puntu gehien pilatzen zituztenek parte hartu zezaketen irekian. Arruabarrenak ez du gainditu langa, nahiz eta hirutik bi partida irabazi. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!