Orain arteko posturik onena lortu du Imanol Rojok

Ataria 2020ko urtarrilaren 20a

Eskiatzaile tolosarrak 26. postuan bukatu du Nove Meston jokatutako Munduko Kopako 15 kilometro F proba.

Mundu mailako probetan orain arteko emaitza onenak lortzen ari da tolosarra denboraldi honetan. 27. eta 30. postuak lortuak zituen dagoeneko Munduko Kopako probetan, eta beste pauso bat eman du asteburuan Txekiako Nove Meston jokatutako proban 26. amaituz. Larunbatean izan zen hori, eta igandean 15 kilometroko C Pursuit proban, leku berean, 35. amaitu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!