Aitzol Udal Euskaltegiko 2. matrikulaldia, zabalik

Ataria 2020ko urtarrilaren 17a

Tolosako Aitzol Udal Euskaltegian ekin diote, jada, ikasturteko bigarren matrikula epeladiari. Gaur bertan hasi eta, urtarrilaren 24ra bitarte, euskaltegiko eskaintzan txertatzeko aukera izango dute, hala nahi dutenek; bai aldez aurretik osatuta dauden taldeetan, baita autoikaskuntzan ere. Matrikula egiteko ordutegia, 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara bitartekoa izango da, Gorosabel eraikinean. Informazio zabalagoa nahi dutenek, berriz, 943 65 10 06 telefonora dei dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!