Rondilla eta Zubi Berria itxita egongo dira igande goizean

Tolosaldeko Ataria 2020ko urtarrilaren 17a

Ero Etxeko krosa dela eta, 10:00etatik 14:00etara bitarte etengo dute trafikoa, bi gune horietan; autobusen geralekuei ere eragingo die mozketak.

Urtarrileko hirugarren asteburuarekin batera, datorren igandean Ero Etxe elkartearen krosak hartuko du Tolosako erdigunea. Horrela, trafikoari itxiko dizkiote bi gune: Rondilla kalea eta Zubi Berria.

10:00etatik 14:00etara bitarteko etenaldia izango da, eta horrek autobusei ere eragingo die, geralekuei dagokienez. Batetik, ibilbide luzeko autobusek Santa Klaran egingo dute geldialdia, Gorosabel eraikinaren atarian egin beharrean. TSST autobusak, berriz, Amarotz auzotik barrena sartuko dira, eta hiru geldialdi egingo dituzte, zezen plazan sartu gabe: Kondeaneko Aldapa 3 (Agaramundu), Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi. Azkenik, eskualdeko autobusek ere Santa Klarara lekualdatuko dute Gorosabel atariko geldialdia; ez dira San Frantzisko pasealekuko bi geltokietan geratuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!