Zinema bonu berriak salgai, bihar goizean, Leidor aretoan

Ataria 2020ko urtarrilaren 17a

Guztira hamabi film hartuko ditu bere gain bono berriak: bederatzi pelikula helduentzat eta hiru haurrentzat.

Tolosako Leidor aretoko zinema eskaintza berriaz gozatzeko zinema bonuak eskuragarri izango dira, bihartik aurrera. Urtarrileko eta otsaileko zinema saioak hartuko ditu txartelak eta, guztira, 12 film ikusteko aukera izango dute, bonua eskuratzen dutenek; bederatzi izango dira helduentzat, eta hiru haurrentzako pelikulak izango dira.

Ohiko moduan, larungat goizez ekingo diote salmentari eta, ondorioz, bihar izango da bonuak eskuratzeko lehen eguna, 11:00etatik 13:00era bitarte, Leidor aretoko leihatilan.

Helduentzako film eskaintzari dagokionez, honakoa izango da programazioa: La odisea de los Giles, 1917, Los Miserables, La Gran Mentira, El oficial y el espía eta La guerra de las corrientes. Tolosako zine klubak antolatutako zine forumaren barruan, berriz, La verdad, Longa noiteeta Fortunafilmak txertatu dituzte zinema bonuko eskaintzan.

Azkenik, haur eta gaztetxoei begirako filmak honakoak izango dira, otsailaren 10era bitarte, Leidorren: Espías con disfraz, Jumanji: Siguiente niveleta Turukela oiloa.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!