Erakutsiz ikasi

Profesionalen lankidetza dakar Osasun programak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako Farmazia 2. maila. HAZIAK taldea 2020ko urtarrilaren 18a

Farmaziaren eremua oso zabala da; zerbitzu asko dauzka eskaintzeko, denak biztanleagoaren osasunaren zaintzara bideratuak. 

Honengatik, farmaziako teknikari bezala, asko daukagu osasunaren alde eskaintzeko farmaziara gerturatzen den edonori, arreta egokia eskainiz beti ere.

Farmazietan sendagaik saldu eta nola hartu behar diren azaltzeaz gain osasun programa eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dira. Aurtengo ikasturtean Inmakulada ikastetxetik, pisua galtzeko programa bat jarri dugu martxan, ikastetxean bertan ikasleekin egin dugun ekintza baten bitartez eta baita ere gurekin elkarlana egin duen Bergarako Oiarbide farmazian.

Ikastetxean, boluntario ugari aurkeztu ziren, kartel eta aurkezpen bidez eginiko kanpaina baten ostean. Elikadura ohiturei buruzko inkesta bat luzatu ondoren, prest azaldu ziren ikasleak banan-banan artatu ziren; pisua, altura, tentsioa eta beste balore antropometriko batzuk jaso eta aztertu ondoren, beste hitzordu bat eman zitzaien ateratako ondorioak azaltzeko eta jarraipena nahi edo behar zuenari horretarako aukera eskainiz. Argal egotea eta osasuntsu egotea ez direla sinonimoak argi geratzea ere bada helburuetako bat, beharrezkoa bada pisua galdu behar da baina ohitura osasuntsuak sustatuz; kirola, otordu egokiak eta abar.

Bergaran berriz programa martxan dago. Badute paziente talde bat eta Cinfa laborategiak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dituzte hau aurrera eramateko, beraz, esan dezakegu Osasun programak farmaziatik eramatean profesional ezberdinen lankidetza dagoela, hau da, farmazialari, tekniko eta laborategien artean eginiko proiektuak izango dira.

Bertan, pazienteekin lan egin genuen, baina lanean hasi baino lehen programari buruz gehiago jakinarazi ziguten: programa barruan dauden helburu ezberdinetara bideraturiko dieta ezberdinak, erabiltzaileei zein galderak eta probak egiten zaizkien, otorduen garrantzia...

Farmazialariak oso garbi uzten die erabiltzaileei programan garrantzi handia duela dieta egiten jakiteak, hau da, ez diogula erabiltzaileari dieta konkretu bat jartzen bakarrik, erabiltzaileari osasuntsu jaten erakusten diogu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!