Ataria Bertso Jaialdia 2020

17:30ean zabalduko dira Leidor aretoko ateak

Ataria 2020ko urtarrilaren 17a

Sarrera guztiak agortuta daude.

Bihar ospatuko da ATARIA bertso jaialdia, Tolosako Leidor aretoan. 18:00etatik aurrera, ondorengo sei bertsolariak oholtzan izango dira: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Julio Soto. Urtero moduan, Amaia Agirre gai-jartzailea izango dute gidari. 

Hamar egun lehenagotik sarrera guztiak salduta daude eta entzuleentzat 17:30ean zabalduko dira Leidor aretoko ateak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!