Aurten lehenengo aldiz kirol jarduera eredugarrienari eman zaio saria, eta Samaniego eta Orixe ikastetxeek antolatzen duten Urte Zaharreko Elkartasun Krosa izan da aukeratua.
Bestalde, hainbat izendapen berezi ere banatu dira Tolosako Kirol Galan.
- Jokabide eredugarriari: Xabier Etxeberria (udal kirol begiralea)
- Babesleei: Bide Bide taberna
- Ibilbideari: Txema Zumarraga eta Javier Lorz entrenatzaileak
- Berdintasunari: Lourdes Gabarain korrikalaria
- Integrazioari eta inklusioari: Ibon Mugerza surflaria eta Mugi Tolosa egitasmoan parte hartzen duten Gurutze Gorria, Uzturre, Goyeneche eta Uliazpi elkarteak.
- Aipamen bereziak:
- Iaz hil ziren Ibon Gonzalez atleta eta Xabier Goenaga Oriako Txirridulari Eskolako kidea gogoan izan zituzten.
-
Nerea Eizagirre futbolaria eta Javi Zurutuza, emakume futbolariaren ikusgaitasunari egindako ekarpenagatik.
-
Arsenal elkartea, 29 urtez gaztetxoen areto futbol txapelketa antolatzeagatik.
- Miguel Angel Bermudez mendizalea, komunitateari eskainitako laguntzagatik.
- Iaz hil ziren Ibon Gonzalez atleta eta Xabier Goenaga Oriako Txirridulari Eskolako kidea gogoan izan zituzten.
Kirolari onenaren saria jasotzeko hainbat hautagai zeuden, eta hauek ere bere saria jaso zuten. Gazteen mailan ondorengoek osatzen zuten zerrenda, saria nagusiak jaso zituztenez gain: Naia Amondarain, Iñaki Diaz Melero, Naroa Olano eta Amaia Astarloa txirrindulariak; Joseba Larrauri, Maria Felisa Okomo eta John Cabang Tolentino atletak; Leire Estanga patinatzailea; Haizea Izagirre urpeko igerilaria; Alaia Juaristi iraupen eskian; Lur Zabala eta Irati Mendinueta bikotea judoan; Iker Lakunza eta Aimar Iturrioz bikotea judoan, eta Eneko Garmendia igerilaria.
Absolutuen mailan, sari nagusiak jasotakoez gain, ondorengoek osatzen zuten zerrenda: Paula de Juan eta Eunate Martinez de Rituerto atletak; Imanol Rojo eta Mikel Plazas eskiatzaileak; Eukene Larrarte txirrindularia; gimnastika erritmikoko seniorrak (Iratxe Martin, Ane Lezea, Saroi Eskisabel, Irati Xiaoyan Agirre eta Joane Zugasti), gimnastika erritmikoko junior taldea (Ane Alustiza, Ismene Agirre, Aitane Goikoetxea, Mara Herrera eta Onintza Sukia), Ohiane Iraola arraunlaria; Irati Lakunza eta Aras Karakus urpeko igerilariak.
Galaren hasieran, hainbat kirolariri ere azken bi urteetan egindako lorpenengatik aipamen berezia eman zitzaien. Horrez gain, Tolosa CF-ko gimnastika erritmikoko taldeko kideek bi emanaldi egin zituzten sari banaketan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!