Minaren unitatea jarri du martxan, Asuncion klinikak

Ataria 2020ko urtarrilaren 15a

Anestesia zerbitzuak koordinatuta, min akutu eta azpiakutuekin hasiko dira lanean, gero min kronikoei heltzeko.

Tolosako Asuncion klinikak jakinarazi du, minaren unitatea martxan jarri berri dutela. Klinikako anestesia zerbitzuak koordinatuko du unitate berria, psikologia eta neurokirurgia zerbitzuen laguntzaz, eta min akutu eta azpiakutuak dituzten pazienteak artatuz hasiko dira.

«Pixkana hazten joatea» da Asuncionen helburua, eta ohiko tratamenduekiko erresistentzia duten min kronikoei ere heldu nahi diete, horrela. Mediku espezialistek hara bideratutako sare publiko nahiz pribatuko pazienteak artatuko dituzte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!