"Spain is back" esanaz hartu du ministro kartera Arantxa Gonzalezek

Ataria 2020ko urtarrilaren 13a

Arantxa Gonzalez Espainiako gobernuko ministroa da. Gaur goizean hartu du atzerri ministro kartera, Margarita Robles Defentsa ministroaren eskutik. 

Ministro kartera hartu bezain pronto egindako adierazpenetan, tolosarrak ondorengoa azaldu du: "Spain is back. Spain is here to stay". Ingelesez esan ditu hitz hauek mundu guztiak uler zitzan. Itzulpena ondorengoa litzateke: "Espainia itzuli da, eta geratzeko iritsi da". Bere lan ardatz nagusia, nazioartean Espainiak merezi duen lekua berreskuratzea izango dela aipatu du, eta bakearen, pertsonen, oparotasunaren eta planetaren alde lan egingo duela konplexurik gabe, gaineratu du. 

Arantxa Gonzalezek gaur hartu du atzerri ministro kartera, PSOE eta Unidas Podemos-eko gobernu koalizioaren baitan. Koalizio horrek gobernua osa zezan, PNV-EAJk aldeko botoa eman zuen eta EH Bilduk abstentzioa, urtarrilaren 7an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!