Soroaren oroimenezkoan, hiru partida igandean

Ataria 2020ko urtarrilaren 10a

Migel Soroa Oroimenezkoaren hamargarren jardunaldia jokatuko da igande honetan, urtarrilaren 12an, 16:30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan. 

Ohi bezala, hiru partida jokatuko dira jaialdian. Jubenilen mailan, U. Altuna-Etxeberria eta Lizeaga anaiak elkarren aurka ariko dira. Etorkizunekoen mailan, Julen Alberdi-Mikel Etxeberria bikoak Fernandez-Ekain Etxeberria izango ditu aurkari. Hirugarren partidan, elite mailakoan, Espinal-Aitor Elizegi bikoteak Murua-Iker Elizegi izango ditu aurrean. Beste behin, maila handiko partidak ikusteko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!