Ataria Bertso Jaialdia 2020

Ataria bertso jaialdiko sarrerak agortuta

Ataria 2020ko urtarrilaren 8a

Bertso jaialdia baino 10 egun lehenago agortu dira saltzen jarritako 800 sarrerak.

Ataria Bertso Jaialdia eskualdeko bertsozaleentzat ezinbesteko hitzordua da eta 2020. urteko bertso-festa urtarrilaren 18an ospatuko da. Honako seikotea izango da oholtzan: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Julio Soto. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre ariko da.

Leidor bete-betea izango da aurten ere, sarrera guztiak dagoeneko saldu baitira. Lehenengo, Atarikideek eskuratzeko aukera izan zuten eta ondoren, azken 200 sarrerak, edozeinek erosteko moduan jarri ziren. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!