Legealdiko Kudeaketa Planaren ardatzean argitaratu dute urteko lehen udal aldizkaria

Tolosaldeko Ataria 2020ko urtarrilaren 7a

2023ra bitarteko asmo eta proiektuak bildu dituzte bertan, Gabonen aurretik herritarren aurrean aurkeztu eta gero; udal aldizkaria itxuraldatuta helduko da tolosarren postontzietara.

Urte hasierarekin batera, Tolosako Udalak urteko lehen udal aldizkaria banatu du, etxez etxe. Agerkariko gai zentrala Legealdiko Kudeaketa Plana da, eta Gabonen atarian jendaurrean aurkeztutakoa jaso dute paperean. Dokumentua eskura daiteke udal eraikin publikoetan, eta baita www.tolosa.eus atarian ere, formatu digitalean.

Udalaren antolaketa berria azaldu diete herritarrei eta, horrekin batera, kudeaketa planean bildutako proiektu eta asmo nagusiak.

Antolakuntzaren bide beretik, udal aldizkaria ere berrituta iritsi da 2020ra, eta aurrerantzean orrialde gutxiago eta paper birziklatua izango ditu argitalpenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!