Argazki Galeria

Gabonetako Areto Futbol Txapelketak baditu irabazleak

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko urtarrilaren 5a

Atzo arratsaldean eta gaur goizean jokatu dira, Usabal Kiroldegian, Gabonetako Areto Futbol Txapelketako finalak. Guztira, alebin eta benjamin mailan, 600 bat neska-mutilek jokatu dute bi astez luzatu den torneoan.

Urteroko hitzordua izaten da Usabal Kiroldegiko kantxan. Kantxan eta harmailan ere bai. Izan ere, beste urte batez, guraso nahiz ikusleek ez dute huts egin, eta mukuru betea ageri ziren eserlekuak. Atzo arratsaldean ere giro bikaina izan zen bertan; hain justu, atzo bi final jokatu ziren, eta gaur goizean beste hiru.

Gaurko finalez gain, lehiaketa bat ere egin dute. Area batetik bestera baloia jaurti eta sartzea. Enrike Gomez, urte askotan antolatzaile lanetan aritutakoak gola sartu, eta saria eskuratu du. Bestelako sariak ere banatu dituzte, hala nola, afariak eta saskiak.

Benjamin mutilak (2011n jaioak):

  1. Marrazo Beltzak
  2. Goxobi
  3. ALAR
  4. Marrazo Urdinak

Benjamin mutilak (2010ean jaioak):

  1. Serreria Salaberria
  2. Tximista Junior
  3. 9 Iñurriak
  4. Bihurriak

Benjamin neskak:

  1. Tarukutraku
  2. Sorginak 3
  3. Tximistak
  4. Beastiko Lehoiak

Alebin mutilak:

  1. Leopardo Team
  2. Itxulapikoak
  3. Tigre Txikiak
  4. Karela-Xare

Alebin neskak:

  1. Lagunak
  2. Alegi
  3. Kutxikatxiak
  4. Ausartak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!