Aurkeztu dituzte 2020ko TAKeko arraunlariak

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko urtarrilaren 5a

Tolosaldea Arraun Klubak, gaur goizean egin du aurtengo urteko aurkezpen ekitaldia. Zerkausian bildu dira klubeko arraunlari guztiak, entrenatzaileekin, argazkiak ateratzeko. Ondoren, uretara joan dira, eta erakustaldi moduko estropada egin dute.

Aurkeztu dituzte urtean zehar uretaratuko diren TAKeko arraunlari eta batelak. Goizean egin dute ekitaldia, Zerkausian. 2019 urtea amaitu berritan, denboraldi “ona” izan dela adierazi zuten klubetik, bai bateletan, baita traineruan ere. "Balantzea positiboa” egin dute. Emaitza onak izanagatik, harrobia lantzen jarraituko dute, eta gaurko ekitaldia horren erakusle izan da. 16 batel izango dira guztira, eta horietan, 120 bat arraunlari ariko dira. Lehen estropada, urtarrilaren 11n izango da.

Ondorengoak dira, kategoria bakoitzeko taldeak:

Alebinak eta infantilak:

Kadeteak:

Jubenilak:

Emakumezkoen Trainerua:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!