Abenduaren 24ko gauean eraso matxista bat izan zen Tolosako Larramendi auzoan: 19 urteko emakume bat bortxatzen saiatu ziren. Tolosaldeko Asanblada Feministak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, gaur, Tolosako Euskal Herria plazan, 19:00etan, autodefentsa feminista erdigunean jarriz.
Ertzaintzan salaketa jarri du jada emakumeak, eta Tolosako Udaleko gizarte zerbitzuetako langileekin ere biltzekoa da. Udalak ere bat egingo du asanblada feministaren mobilizazioarekin.