Imanol Rojok Ski Tour probako azken hiru lasterketak Italian jokatuko ditu

Ataria 2020ko urtarrilaren 3a

Fondoko Eskiko Munduko Koparen barnean kokatzen den Ski Tour lehiatzen ari da, eta tartean da Imanol Rojo tolosarra. Zazpi lasterketaz osatutako proba da.  

Abenduaren 28tik urtarrilaren 5a bitartean jokatu da. Imanol Rojo lehen aldiz ari da parte hartzen.
Gaur arte, lau lasterketa egin dira, Lenzerheide (Suiza) eta Toblach-Dobiaccon (Italia). Sailkapen orokorrean Rojo 42. postuan dago.

Azken hiru lasterketak Italiako Val de Fiemmen izango dira. Gaur, bihar eta etzi izango ditu probak. Igandean, esaterako, eta proba amaitzeko, Rampa con i Campioni igo beharko dute; ikusgarria bezain gogorra izango da, %28ko pendiza zatiak gainditu beharko baitituzte.
 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!