Tolosako Merkatu Txikia, beherapenekin

Ataria 2020ko urtarrilaren 3a

Duela 24 urte jarri zuten Merkatu Txikiaren ekimena martxan, eta urtero-urtero Gabon egunetan Tolosako kultur etxea hartu dute.

Laskorain ikastolak antolatzen duen merkatu txikiaren helburu nagusia kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain, ikastola komunitatea osatzen duten guztien partaidetza bultzatzea da: "Bigarren eskuko merkatu honekin, gauzen berrerabilpena bultzatu nahi dugu, eta aldi berean, bertan lortutako dirua hiru proiekturen artean banatuko dugu: Baltistan Fundazioa, Ibarratik misio taldea eta Tolosaldea Sahararekin".
 
Merkatu txikiak abenduaren 26an ireki zituen ateak, eta hilaren 5a bitarte zabalik egongo da Tolosako kultur etxean. Goizez, 10:00etatik 13:00era eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara izango ditu ateak zabalik.
 
Ia azken txanpara iritsi da merkatua, eta azken egunetan, hau da, bihar eta etzi, duten arropa euro batean salduko dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!