Migel Soroa Oroimenezkoaren urteko lehen jardunaldia, etzi

Ataria 2020ko urtarrilaren 3a

Igandean jokatuko dira jubenil, promesa eta elite mailako hiru partidak, 11:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Jubeniletan A. Altuna eta Telleria, Alonso eta Ugartemendiaren aurka ariko dira. Promesetan, De La Fuente eta Cuairan bikoteak, Gutierrez eta Ibarlozaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Azken partidan, elite mailan, Canaval eta Aldabek, I. Egiguren eta Murgiondo izango dituzte aurkari.

VIII. Migel Soroaren Oroimenezkoa aurrera doa, eta otsailaren 8an jokatuko diren finalak gero eta gertuago daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!