'Emakumeak aterabidera' mahai ingurua, urtarrilaren 4an

Ataria 2019ko abenduaren 30a

Sarek 'Emakumeak aterabidera' mahai ingurua antolatu du urtarrilaren 4rako. Gatazkak, espetxea, justizia, elkarbizitza eta bakea izango dituzte hizketagai, Tolosako Topic-en, 11:30etik aurrera.

Mahai ingurua Nekane Alzelaik moderatuko du, eta hizlariak Maider Galardi Berria FM saioko kazetaria, Maria Ruiz antropologoa, Garbiñe Biurrun legelaria eta Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko lehendakari ohia izango dira.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!